El Barakaldo FC celebra su Centenario en 5,5 millones de cupones de la ONCE

En el sorteo del 11 de octubre

  • La alcaldesa de Barakaldo, Amaia del Campo, Juan Carlos Andueza, delegado territorial de la ONCE en Euskadi y el presidente del Club, Orlando Saiz, han presentado el cupón esta mañana en Lasesarre

Barakaldo, 5 de octubre de 2017 (ONCE).-  El cupón de la ONCE del miércoles, 11 de octubre, está dedicado al Centenario del Barakaldo FC. Cinco millones y medio de cupones de la ONCE difundirán esta celebración y recordarán a quienes han participado y participan en hacer de este club uno de los más veteranos de la competición.

El cupón ha sido presentado por Juan Carlos Andueza, Delegado Territorial de la ONCE en el País Vasco, Usue Vallejo, Directora de la Agencia de la ONCE en Barakaldo, Orlando Saiz, Presidente del Barakaldo CF y Amaia del Campo, Alcaldesa de la localidad.

Federado en 1917, el Barakaldo FC tiene sus orígenes en el año 1915. El primer campo de entrenamiento y competición fue un relleno de arenas que hubo entre la vía del ferrocarril y el Cuadro Maderos, en el Galindo frente a Sestao.  En la temporada 1918-1919, el Barakaldo participó en el Campeonato Regional (categoría C), quedando campeón de grupo sin perder un solo partido, lo que le valió el ascenso a la categoría B.

El día 17 de Septiembre de 1922 se inauguró el primer campo de Lasesarre, con un encuentro entre el Barakaldo F.B.C., en la serie A, contra el Athletic de Bilbao, que ganó por 3-1. En 1939, el Barakaldo toma el nombre de Barakaldo Oriamendi. La competición de liga volvió en la temporada 1939-40. El Barakaldo pierde su categoría de Segunda la temporada 1944-45, y en la 1945-46 retorna a Segunda División.

Tras cambiar los colores de su indumentaria en la temporada 1942-43, regresa a sus clásicos negro y amarillo en la 1946-47. En 1949, el Barakaldo celebra partidos internacionales y, poco después, fichaba a su primer jugador extranjero, el francés Brun.

Desde los años 60, el Barakaldo ha alternado la Segunda y la Tercera División, siendo una de sus temporadas más representativas la 1977-78, cuando quedó cuarto en la segunda División, rozando el ascenso a Primera. Con el modelo de la Segunda B esta ha sido la categoría más frecuentada por el Barakaldo.

En el año 2000 se derriba el campo de Lasesarre, y durante casi tres temporadas el equipo disputó sus encuentros en el Campo de San Vicente. En 2003 se inaugura el Nuevo Lasesarre, con un aforo de 7.960 espectadores.

“Este es un gran homenaje para el club, uno acorde a los 100 años de historia que celebran este año. Pero creo que este cupón también es un gran regalo para las barakaldesas y barakaldeses, aficionadas a Lasesarre y sus colores; es un regalo para toda la ciudad porque nos ayudará a que podamos llegar a un máximo de cinco millones y medio de personas, lo cual será un gran altavoz para Barakaldo y para su deporte”, ha indicado la alcaldesa de Barakaldo, agradeciendo a la ONCE este gesto y felicitando al club por su centenario.

PREMIOS DE LA ONCE

El Cupón Diario de la ONCE ofrece, por 1,5 euros, 55 premios de 35.000 euros a las cinco cifras. Además, el cliente tiene la oportunidad, por 0,5 euros más, de jugar también a la serie, y ganar “La Paga” de 3.000 euros al mes durante 25 años, que se añadirá al premio de 35.000 euros. Tendrán premio de 500 euros los números anterior y posterior al agraciado; y premio de 200, 20, y 6 euros a las cuatro, tres y dos últimas cifras, respectivamente, del cupón premiado. Así como reintegros de 1,5 euros a la última y primera cifra.

Los cupones de la ONCE se comercializan por los 20.000 agentes vendedores de la ONCE. Como siempre, gracias al Terminal Punto de Venta (TPV), el cliente puede elegir el número que más le guste. Además, se pueden adquirir desde la página web oficial de Juegos ONCE (www.juegosonce.es), y establecimientos colaboradores autorizado.

* Para más información Delegación Territorial de la ONCE en el País Vasco: 94 470 11 60/61 E-mail: jfr@once.es y/o Agencia de Barakaldo 94 418 80 33 / 667 138 526  E-mail: uvd@once.es

 

Urriaren 11ko zozketan

ONCEren  5,5 milioi kupoitan agertuz ospatuko du Barakaldo FCk mendeurrena

  • Gaur goizean aurkeztu dute Lasesarren kupoia Barakaldoko alkate Amaia del Campok, Euskadiko ONCEko lurralde ordezkari Juan Carlos Anduezak eta Klubeko lehendakari Orlando Saizek

Barakaldo, 2017ko urriak 5 (ONCE).- Datorren asteazkeneko (urriak 11) kupoia Barakaldo FCren mendeurrena gogoratzeko izango da. ONCEren bost milioi eta erdi kupoik hedatuko du ospakizuna, eta lehiaketako klubik beteranoena izaten lagundu eta laguntzen dutenak nor izan diren gogoratuko dute.

Euskal Herriko ONCEren lurralde ordezkari Juan Carlos Anduezak, Barakaldoko ONCEko Agentziako zuzendari Usue Vallejok, Barakaldo CFko lehendakari Orlando Saizek eta herriko alkate Amaia del Campok aurkeztu dute kupoia.

1917an federatu bazen ere, 1915ean dauka jatorria taldeak. Sestao aurreko Galindon, trenbidearen eta Cuadro Maderos aurrean zegoen areaz betetako lekua izan zen entrenatu eta lehiatzeko  lehenengo zelaia.   1918-1919 denboraldian, Txapelketa Erregionaleko C kategorian hartu zuen parte, eta taldeko txapeldun izan zen, partida bat ere galdu gabe. Horrela heldu zen B kategoriara.

1922ko irailaren 17an inauguratu zen Lasesarreko lehenengo zelaia, A seriean Barakaldo FBCk Athleticen aurka jokatu,  eta 3-1 irabazi zuen. 1939an, Barakaldo Oriamendi izena hartu zuen Barakaldo Klubak.

1939-40 denboraldian itzuli zen ligako lehiaketara. 1944-45 denboraldian galdu zuen Bigarren Mailako kategoria, eta, berriz ere itzuliko zen 1945-46koan.

1942-43ko denboraldian jantzietako koloreak aldatu bazituen ere, berriro itzuli zen 1946-47koan, lehengo hori-beltzera.  1949an, nazioarteko partidak jokatu zituen, eta, handik gutxira, Brun frantsesa, lehenengo jokalari atzerritarra, fitxatu zuen.

60ko urteetatik aurrera, Bigarren eta Hirugarren mailetan aritu zen gora eta behera; 1977-78ko izan zen denboraldirik garrantzitsuenetakoa, laugarren geratu baitzen Bigarren Mailan, Lehenengo Mailarako igoera atzamar puntez ukituz.  Gehienetan, Bigarren B eta Bigarren Mailan jardun zuen.

Lasesarre zelaia 2.000 urtean eraitsi zuten , eta ia 3 denboralditan jokatu zuen San Bizenteko Zelaian. 2003an inauguratu zen Lasesarre Berria, 7.960 ikuslerentzat.

“Omenaldi handia da hau klubarentzat; bat dator aurten ospatzen dituen 100 urteko historiarekin.  Uste dut, gainera, Lasesarre eta haren koloreak maite dituztenentzat ez ezik hiri osoarentzat ere opari handia dela, bost milioi eta erdi lagunengana heltzen lagunduko baitigu, eta bozgorailu bikaina izango baita hala Barakaldorentzat nola bertako kirolarentzat” adierazi du Barkaldoko alkateak, eskerrak emanez ONCEri egin duenagatik, eta klubari, zorionak, mendeurrenagatik.  

ONCE-REN SARIAK

1,5 euroren truke eskaintzen ditu ONCEren Eguneroko Kupoiak 35.000 euroko 55 sari, bost zifrekin bat datozen zenbakietarako.  35.000 euroko sariaz gainera, 0,5 euro gehiago ordainduz, seriea jokatu eta 25 urtez 3.000 euroko “Paga” irabazteko aukera izango du bezeroak.  Sari irabazlearen aurreko eta ondorengo zenbakiek 500 euroko saria izango dute; bai eta 200, 20 eta 6 euroko sariak ere, hurrenez hurren, kupoi sarituaren azken lau, hiru eta bi zifrak dituztenentzat. Azken eta lehenengo zifrak dauzkatenek 1.5 euroko itzulera izango dute.

ONCEren 20.000 saltzailek merkaturatzen dituzte ONCEren kupoiak.  Betiko legez, Saltokiko Terminalera sartuz aukeratu ahal izango du bezeroak gogokoen duen zenbakia. Gainera, ONCEren webgune ofizialean ez ezik baimendutako saltoki laguntzaileetan ere erostea dago.

*Argibide gehiago, Euskal Herriko ONCEren Lurralde Ordezkaritzan: 94 470 11 60/61
E-maila:
jfr@once.es edota Barakaldoko agentzia 94 418 80 33 / 667 138 526  E-maial: uvd@once.es